}

Agenda

Bizitza Zientifikoak Topaketaren 7. edizioa

Data: 2017/10/23 - 2017/11/06
Ordua: 09:00
Herria: Donostia
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Eureka! Zientzia Museoak ikasleen eta lanean diharduten zientzialarien arteko topaketaren 7. edizioa antolatu du. Iaz bezala, aurten ere bi egunetan egingo dugu topaketa, urriaren 23an eta azaroaren 6an. Lehenego egunean, hau da urriaren 23an, Zientziaren arlo ezberdinetako 22 profesionalek eta 178 ikaslek, beraien bizipenak partekatuko dituzte ikasketa zientifikoak sustatu eta gazteek beraien ikasketak aukeratzerakoan dituzten zalantzak argitzea helburu duen topaketa honetan.

Bizitza Zientikoak, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta eta lortu nahi duena, ikasleek zientzia eta ikerketara modu erreal batean hurbiltzeko gune bat aurkitzea da. Ikasleek hemen, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten ikasketek dituzten aukerak eta lan irteerak hobeto ezagutzeko aukera dute. Aldi berean, ikasketak aukeratu aurretik dituzten zalantzak argitu ditzakete.

Egitaraua eta jardueraren deskribapena:
- 9:00h. Ikasleen harrera eta topaketaren inaugurazioa.
- 9:30h - 11:00h –Profesional ezberdinen 5 minututako komunikazioak. (Newton
Auditorioan).
- 11:30h -13:00h – Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalesn arteko
topaketa (Da Vinci Aretoan)

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30