}

Agenda

'Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak' zikloa

Data: 2018/01/23
Ordua: 19:30
Herria: Donostia
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea

Gure historiari buruz zenbait pasarte gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira. Urtero bezala, hilean behin eskainiko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Ziklo horretako lehen hitzaldia Joseba Rios Garaizarek eskainiko du, gaztelaniaz, 'Organización económica y social de las sociedades neandertales' izenburupean. Neandertalek, tradizionalki gurea baino giza espezie primitiboagotzat hartu izan badira ere, espero baino antolaketa sozial eta ekonomiko konplexuagoa izan zuten. Neandertalgo gizakiak Kantauri eskualdeko ekialdean utzi zituen arrasto arkeologikoei erreparatu dieten azken ikerketen arabera, lurraldea modu konplexuan antolatuta zegoen garai hartan, baliabideak modu planifikatuan kudeatzen zituzten, eta, azken batean, talde haiek antolatzeko zuten modua Paleolitiko garaian gure espezieak zuenaren tankerakoa izango zen.

Egitarau osoa, hemen.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31