}

Agenda

HidroLogikak 2017

Data: 2017/05/05 - 2017/08/27
Ordua: 12:00
Herria: Donostia
Lekua: Cristina Enea

HidroLogikak egitasmoko zazpigarren edizioak datorren astean ekingo dio bere bideari, ura, ibaiak, eta batik bat Urumea protagonista nagusi izanik. Abuztura arte erakusketek, irteerek, musikak eta makina bat jarduerek Donostia zeharkatzen duen ibaian murgilduko gaituzte.

Era askotariko egitaraua
HidroLogikak egitasmoaren zazpigarren edizioko egitaraua Lurdes R. Basolí eta Jon Cazenave argazkilariek zuzendutako 'Ibaia ez da toki bat IV: Errebelazioa' laborategi artistikoarekin hasiko da. Basolík 'Ibaia erretratu gisa' izeneko argazkilaritza-tailerra emango du maiatzak 5, 6 eta 7an, eta Cazenavek zianotipiaren munduan murgilduko gaitu ekainak 16, 17 eta 18an. Maiatzaren 13tik abuztuaren 27ra 'Urumea bizi' erakusketa egongo da ikusgai, Ramón Arambarri argazkilariak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak sortua. Gainera, erakusketak hainbat bisita gidatu ere izango ditu.

Urumeatik zehar eta azpiegitura hidraulikoetara irteerak ere izango dira, aurreko urteetan bezala. Martutenetik Mundaizeko ontziralekuraino ibaia jaisteko aukera izango da kanoan (maiatzak 13) nahiz piraguan (ekainak 10) Arrauning elkartearekin, eta ekainak 11n Añarbeko urtegiko azpiegiturak eta ingurunea bisitatuko ditugu. Uztailak 1ean berriz, Miren Urquijo antropologoaren eskutik Donostiako historian Morlans eta Amara inguruko ubideek izan duten garrantzia ezagutuko dugu, baita gaur egun ondare horiek duten egoera ere.

Txikienek eta musika-zaleek ere egitarauan murgiltzeko aukera izango dute. Maiatzak 26an eta ekainak 22an haur eta gazteentzako jarduera bana izango da Loiolan eta Martutenen, hurrenez-hurren, Zirtaka antzerki taldearekin eta Kulkirekin, eta uztailak 27an, Urumea Blues&Jazz Jaialdiaren laugarren edizioan Tutti Frutti Jazz Project eta Evening Prayer Quartet taldeak izango dira ibai ertzean musika eskaintzen.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31