}

Agenda

Leonardo Torres Quevedo: Airearen konkista

Data: 2017/09/01 - 2017/09/30
Ordua: 10:00
Herria: Donostia
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Transbordadoreak

Duela 110 urte, 1907ko irailaren 30ean, Donostiako Ulia mendiko Transbordadorea inauguratu zen. Pertsonak garraiatzeko erabili zen lehen teleferikoa izan zen munduan. Sociedad de Estudios y Obras de Ingeniería de Bilbao izeneko enpresak egin zuen transbordadore hori.

Transbordadore hori 1917an ibili zen azken aldiz, baina urtebete lehenago haren kopia berdin-berdin bat inauguratu zen. Zehazki, 1916ko abuztuaren 8an gertatu zen hori, Niagarako ur-jauzietan Spanish Aerocar izeneko transbordadorea inauguratu zenean. Teleferiko hori Donostian abian jarri zenaren berdin-berdina zen, eta Ipar Amerikan pertsonak garraiatzeko instalatutako lehen teleferikoa izan zen.

Saskiak 540 metrotan 35 lagun garraiatzeko edukiera dauka. Gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du. 76 metroko altueran ipinitako 6 kableri lotuta mugitzen da 7 km/h-ko abiaduran.

Egin zaion aldaketa bakarra bidaiariak euriaz babesteko erantsitako sabaia da. Gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du, eta, kalkulatu denez, 10 milioi turistak baino gehiagok gozatu dute teleferikoak eskaintzen dituen bistekin.

“Torres Quevedo” sistemarekin funtzionatzen jarraitzen duen teleferiko bakarra da gaur egun.

Panelez gain Donostiako transbordadorearen maketa bat ikusi ahal izango da transbordadoreei buruzko atalean.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30