}

Agenda

Mestizajeak 2017

Data: 2017/10/24 - 2017/10/25
Ordua: 18:00
Herria: Donostia
Lekua: San Telmo Museoa

Zer da materia? Nola sor dezake bizitza atomo multzo batek? Nola liteke neurona talde batek gu kontziente egitea? Galdera hauen erantzuna desberdina da zientziaren, literaturaren edo humanitateen ikuspuntutik erantzuten bada, hala ere, diziplina hauek uste baino harreman estuagoa daukate. Testuinguru honetan, Mestizajeak topaketak lortu nahi du aniztasun intelektuala sustatzea eta ezagueraren hiper-espezializazioa haustea, honela literaturak, zientziak eta humanitateek elkar osatzea eta aberastea ahalbidetuz.

Luisa Etxenike idazlea, Jose Edelstein fisikaria edo Jordi Fortuny filologoa bezalako lehen mailako profesionalak, besteak beste, saiatuko dira hiru ezaguera-forma hauen artean elkarrizketa bultzatzen, literatura eta zientziaren inguruko 3. nazioarteko topaketan, aurten materiari, bizitzari eta kontzientziari buruzkoa izango dena.

Publikoari irekitako hitzaldiak datozen urriaren 23an, 24an eta 25ean burutuko dira Donostiako San Telmo Museoan arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta sarrera librea eta doakoa izango da. Mestizajeak topaketa Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak antolatzen du.

Egitarau osoa, hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30