}

Norvegiako fiordoak

2012/03/01 Elhuyar

Terje Rakke/Nordic Life/www.visitnorway.com

Egilea: Terje Rakke/Nordic Life/www.visitnorway.com.

Peter John Acklam/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera

Egilea: Peter John Acklam/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

© iStockphoto.com/Rusm

Egilea: © iStockphoto.com/Rusm.

Jeff Schmaltz/Modis Rapid Response Team/NASA, GSFC

Egilea: Jeff Schmaltz/Modis Rapid Response Team/NASA, GSFC.

Terje Rakke/Nordic Life/www.visitnorway.com

Egilea: Terje Rakke/Nordic Life/www.visitnorway.com.

Norvegian aurkitu ditzakegu naturaren formazio liluragarrienetako batzuk: fiordoak.

Glaziarren ondorioz milaka urtean zehar arrokan sortu diren korridore sakonak dira fiordoak. Beren ibilbide geldo baina etengabean, Norvegiako glaziarrak harriak eta lurra higatuz joan ziren; hala, ibilbide horretan sortuz joan ziren haranak gero eta zabalago eta sakonago bihurtu zituzten. Kalkulatzen da milurteko bakoitzean metro-erdi bat arroka higatzen duela glaziarrak. Urte askoren buruan, glaziarrak itsasora iritsi ziren, eta, han, urtzen hasi. Gero, glaziarrek sortutako haranetan Ipar itsasoa sartu eta urez bete zituen. Horrela jaio ziren fiordoak.

Fiordoen rankingean, Groenlandia dago lehenengo postuan, baina Norvegiakoak dira ezagunenak. Hor dago munduko bigarren fiordo luzeena, Sognefjorden famatua; 204 km luze da. Sognefjorden fiordoa bost besotan banatzen da, eta beso horiek, beste hainbatetan. Haietako bi, Geirangerfjord eta Nordfjord, UNESCOREN gizateriaren ondare naturalaren zerrendan daude.

Nordfjord Norvegiako barnealdeko mendietaraino sartzen da eta, han, Jostedalsbreen glaziarraren ur gezarekin nahasten da. Jostedalsbreen Europako glaziar luzeena da, 100 km ditu.

Uraren mailatik zein airetik, fiordoen pareta ikaragarrien perspektiba txundigarria da. Pareta batzuek 1.800 metroko altuera dute.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia