Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astronomia

Urruneneko zulo beltza detektatu dute
 

Urruneneko zulo beltza detektatu dute

2017/12/11

Orain arte urrunenen aurkitutako zulo beltz baten berri eman dute Carnegie Institutuko astronomoek, Nature aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Azaldu dutenez Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat da, eta Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortu zen, hau da, gaur egun duen adinaren % 5 baino ez zuen garaian. Horren

...
Eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute
 

Eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute

2017/11/21

Astronomiaren historian lehenengo aldiz, eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute. Orain arte gurean aurkitu izan diren beste kometa eta asteroideak eguzki-sisteman bertan sortutakoak ziren, baina Oumuamua asteroide berria kanpoan sortutakoa da; milioika urte eman omen ditu espazioan bidaiatzen eguzki-sisteman ezustean sartu aurretik.

...

Neutroi-izarren talka

2017/11/02

2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da ...

Indiarrak Ilargira

2017/10/30

Indiarrek Ilargira joan nahi dute. Aspalditik. Hain zuzen ere, Indiako ISRO espazio agentzia Chandrayaan-2 misioa ari da prestatzen, 2008an arrakastaz abiatutako programaren bigarren misioa. Haien helburuetako bat Ilargiaren gainazaleko hautsaren dinamika ikertzea da.

Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez
 

Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez

2017/10/16

2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela, eta garrantzi handia eman diote aldi berean bi bideren bitartez jaso izanari: grabitazio-uhinen eta uhin elektromagnetikoen bidez.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia