Elhuyar zientziaren komunikazioa

Genetika

Gaixotasun bat eragiten duen mutazio bat zuzendu dute giza enbrioietan
 

Gaixotasun bat eragiten duen mutazio bat zuzendu dute giza enbrioietan

2017/08/02

Genoma editatzeko CRISPR teknika erabiliz, gaixotasun bat eragiten duen mutazio bat zuzendu dute giza enbrioietan. Gaixotasun genetiko batzuk ondorengoetara pasatzea saihesteko bide eraginkor eta seguru bat izan daitekeela ondorioztatu dute ikertzaileek, nahiz eta argi utzi duten oraindik asko hobetu behar dela klinikoki erabili ahal izateko. Natur

...
 “Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”
 
Amaia Lujanbio Goizueta Onkologia-ikertzailea

“Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”

2017/07/07

Amaia Lujanbio Goizueta goizuetarra da, baina bere herritik kilometro askotara erantzun die gure galderei: New Yorketik, hain zuzen. Izan ere, minbizia ikertzeko laborategi bateko buru da han, Lujambio Laboratory, Mount Sinaiko Icahn Medikuntza Fakultatean.

Zuzen-zuzenean iritsi da hara. Dioenez, txiki-txikitatik gustatu izan zaizkio ikerketa eta

...

Titinaren egitura eta bilakaera, iraganeko animalien tamainaren adierazle

2017/07/04

Titinaren egitura eta bilakaera, iraganeko animalien tamainaren adierazle
Ugaztunen eta tetrapodo guztien arbaso komunaren titina-zatiak berreraikita, CIC nanoGUNEko ikertzaile batzuek ikusi dute korrelazioa dagoela titinaren ezaugarrien eta animalien tamainaren artean. Ateratako ondorioak fosilekin eta datu bibliografikoekin alderatu dituzte, eta baieztatu dute emaitzak zuzenak direla. Nature Structural & Molecular Biology aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Jaio berritan estresa pairatzeak heldutan depresioa izateko arriskua nola handitzen duen argitu dute
 

Jaio berritan estresa pairatzeak heldutan depresioa izateko arriskua nola handitzen duen argitu dute

2017/06/15

Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, jaio eta handik egun gutxira sagu kumeek estresa pairatzeak epe luzeko eragina du haiengan. Hain zuzen ere, ikusi dute estres goiztiarra pairatu duten saguak heldutan sentiberagoak direla egoera estresagarriekiko eta depresiorako arrisku handiagoa dutela. Ikerketak horren atzean dagoen mekanismo

...

Momien DNA eta Egiptoko inbasioak

2017/06/05

Duela gutxi aurkitu dute ikertzaileek antzinako Egiptoko momiek badituztela DNAren aztarnak eta azter daitezkeela. Arazoa da DNA modernoarekin kutsatzen dela maiz. Baina DNA horretan jatorrizko zatia zein den jakiteko metodo bat garatu dute, eta momia batzuen material genetikoa aztertu. Horrela, Egipto inbaditu zutenen arrasto genetikoak hasi dira historialariak bilatzen.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia