Elhuyar zientziaren komunikazioa

Kimika

Burdin oxidoa, gorriaren ataria

2017/10/23

Kolore gorria ekarri dugu irratira. Oskar Gonzalez kolorezaleak gorriari buruzko zientzia-kontuak ekarri dizkigu, konposatu kimiko batetik abiatuta, burdin oxidotik. Hematitatik, hain zuzen ere, beste burdin oxido batzuk daudelako. Konposatu horretatik, pigmentuen munduan sartu gara historian zeharreko ibilbide batean.

2017ko Nobel sariak

2017/10/09

Urtero bezala, urriaren hasieran Nobel saridunak iragarri dituzte, eta guk, urtero bezala zuentziako sarien laburpena egin dugu. Medikuntza edo fisiologiakoa, fisikakoa eta kimikakoa erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa ikertu dutenei emango diete, hurrenez hurren.

Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei
 

Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei

2017/10/04

Nobel Fundazioak JacquesDubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson zientzialariak saritu ditu 2017an, biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egin duten lanagatik. Dubochet Lausanneko Unibertsitatean ikertzailea da, Frank Columbiako Unibertsitatean eta Henderson MRC Ikerketa Medikuen Kontseiluan.

Pistatxo lehergarriak

2017/10/02

Pistatxoak, kantitate handitan garraiatzen direnean, solido sukoiak dira, eta horrela daude sailkatuta nazioarteko itsas garraioen substantzia arriskutsuen kodean. Konbustio espontaneoa jasan dezakete.

Oskar Gonzalez kolorezalea

2017/09/18

Divertimento Kromatikoa atala berreskuratu dugu aurten Oskar Gonzalez kimikariaren eskutik. Gaur atalaren aurkezpena egin dugu, eta Oskarrek parte hartuko duen "Jakinduriek mundue erreko dau" ekitaldiaz ere hitz egin dugu.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia