Elhuyar zientziaren komunikazioa

Matematika

Matematikari bat loteriari so

2017/12/18

Josu Doncel matematikariak loteriari buruzko proposamen bat egin digu. Ba al dago modurik aurkitzeko zenbakiren batek ba ote duen  probabilitate handiagorik ateratzeko besteek baino?

Glioma baten matematika

2017/12/10

Eli Alberdi matematikariak ekuazio diferentzialen adibide deigarri bat ekarri dugu: glioma baten hedapena modelizatzen duen matematikaz hitz egin digu. Erreakzio difusio ekuazio konplexuekin egiten da lan hori, eta laguntza handia da onkologoen lanerako. Tristea bezain beharrezkoa.

Matematikari bat sareko bidezidorren bila

2017/11/25

UPV/EHUko Josu Doncel matematikariak Internetetik bidaiatzen duten informazio-paketeen garraioa ikertzen du, ahalik eta modurik eraginkorrenean izan dadin. Trafiko-arazo bat da, baina izugarri konplexua.

Soinu-eztanda supersonikoa

2017/11/05

Hegazkin supersonikoen soinuaren uhinak aztertu ditu EHUko Alejandro Pozo matematikariak. Etengabeko soinu-eztanda bat da, oso eboluzio konplexuarekin. Uhina matematikoki ulertuta agian lor liteke soinu hori lurzoruaren altueran minimizatzea. Oraingoz, ulertzeak berak ikerketa sakona eskatzen du.

e=mc2

2017/10/23

Beharbada, zientziaren formula matematikorik ezagunena da. Albert Einsteinek proposatu zuen 1905ean, lau artikulu harrigarri argitaratu zituen urtean. Artikulu horietako batean azaldu zuen energia eta masa gauza bera direla, eta haien arteko erlazioa formula ospetsu horrek erakusten duela.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia