Elhuyar zientziaren komunikazioa

Unibertsitateak

Zientziakide: zientzia egiten duten hiritarrak

2018/01/06

ZientziaKIDE Elhuyarrek sustatzen duen Herritarren Zientzia proiektu bat da. Herritarren Zientzia, ulertzeko, auzolanean sortutako zientzia da. Zientzialari amateur edo ez profesionalek osorik edo hein batean gidatutako ikerketa zientifikoa da. Gaur, txikiak bihurtu dira zientzialari.

Zientzia Astea 2017

2017/11/18

Zientzia ikusi, entzun, ukitu, sentitu… hori guztia egiteko aukera eskaintzen du Zientzia Asteak, eta horixe egin dugu. Zazpi egun baino gehiago irauten duen aste berezi hau aitzakia ezin hobea da zientzia plazara ateratzeko, eta, hala egin dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, besteak beste.

Zientzia begietara

2017/10/07

Vega Asensio ilustratzaile zientifikoa da. Norarte estudioa jarri zuen martxan duela 6 urte. Ikasketaz biologoa, baina betidanik marraztearen zalea, eta beraz konturatu zen zientziaren ilustrazioari bultzada bat eman ziezaiokeela bere lanaren bitartez.

Elkarrizketa: Nekane Balluerka

2017/03/18

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berriarekin egin dugu hitzordua: Nekane Balluerka kargua hartu duen lehen emakumea da. Izendapenarekin harro, beste emakume batzuei erantzukizun handiko postuetara iristeko bidea zabalduko dien esperantza du. Portaera Zientzien Metodologiako katedraduna eta Psikologia fakultateko irakasle, unibertsitatearen gobernu taldeko kidea izan da azken urteotan.

Zientzia ilustratua

2017/03/13

Norarte estudioetako Vega Asensiorekin izan gara ilustrazio zientifikoari buruz hitz egiten. Arkatzaren aldeko apologia txiki bat egin dugu, ilustrazioa bhar-beharrezkoa baita ikerketa eta dibulgazioan. Gainera, Maren Ortiz biologoa izan da gurekin, EHUn ilustrazio zientifikoari buruzko master bat jarri nahi dutelako martxan.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia