Elhuyar zientziaren komunikazioa

Liburutegia

Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

2017 - Asia Citro

Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua

 

Ume jakinguratsuen esprimentu-liburua ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, ...

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan

2013 - Egoitz Etxebeste Aduriz (Ilustrazioak: Manu Ortega Santos)

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan

Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. Batzuk benetako jeinuak izan ziren; beste batzuk, zortea izan zuten zientzialari argiak, edo lanaren poderioz lorpen handiak egitera iritsi zirenak. Jeinuak, argiak, langileak, setatiak, ausartak, ameslariak, abenturazaleak, mugalariak... Beren garaian lunatiko gisa ikusi zituzten askok zientzialari haiek, bizitzari eta ...

Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua

2012 - Simon Singh

Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua Liburu honetan, kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabiltzen diren kodetzeko sistemetara arteko historia kontatzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen ere. Enkriptazioari buruzko historia zehatza, batetik, eta espioitza eta aurrerapauso intelektualez beteriko istorioak, bestetik, konbinatzen ditu egileak liburu liluragarri honetan. ...

Quantum

2011 - Manjit Kumar; Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta

Quantum Einsteinen, Bohrren eta beste zenbaiten nortasunak erakusten dizkigu istorio zoragarri honek. Drama, tragedia, irrika, ustekabeko gertaerak, ekintza heroikoak eta abar ditu. Ez da eduki zientifikoko edo dibulgazio zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazio asko dagoen mekanika kuantikoari buruz. Liburu historiko edo biografiko baten antzera antolatuta dago: pertsonaia (aditu) bakoitza zehatz ...

Hodeietan

2012 - Aitzol Lasa Oyarbide

Hodeietan

Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi. Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia