}

Hegazti-gripeak gutxienez hartz polar bat hil duela baieztatu dute

2024/01/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

hegazti-gripeak-gutxienez-hartz-polar-bat-hil-duel
Hartz polarra mehatxatutako espezieen ikurra da. Arg. NPS/Jabego publikoa

Hegazti-gripearen azken izurria 2021ean identifikatu zen, eta, geroztik, milioika hegazti basati eta milaka ugaztun hil ditu H5N1 birusaren aldaera horrek, mundu osoan. 2023ko abenduan, Kanadako Ingurumen Kontserbazio Sailak baieztatu zuen hartz polar baten heriotza ere eragin zuela birusak. 

Utqiagvik-etik gertu aurkitu zuten hartza, iparraldeen dagoen komunitateetako batean, birusaren aldaera hori Ipar Amerikan identifikatu zenetik bi urtera. Ustez, hildako hegaztien gorpuak janda kutsatu zen hartza, eta liteekeena da gehiago ere hil izana, nahiz eta ez diren aurkitu.

Albisteak kezka berezia piztu du, hartz polarrak mehatxatutako espezieak baitira, batez ere, berotzen globalaren ondorioengatik. Baina Poloetako beste espezieak ere biziki zaurgarriak dira, gripearen birusak normalean ez baitira iritsi lurralde horietara, eta, beraz, ez dute babesik. Hala, egoeraren larritasunaz ohartarazi dute zientzialariek.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia